Orrialde:Garoa (1912).pdf/89

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzen, baño gogait eragiten dio Mendian dauka kabi maitea, baño be aldietan biotzak eskatzen dion jolas deigarria. Atzeka, lotua, itz gutxikoa dirudi ezezagun ta andikien aurrean, baño iztuna, edegia, ausarta da bere ideko adiskidien ondoan.
Esan dezatela Tolosa, Billapranka, Billarreal, Zumarraga, Mondragoi, Bergara, Elgoibar ta Azpeitikoak, bada erri oietan izaten dira batez ere Gipuzkoako azoka ta demarik izentsuenak, eta bertan agertzen da gure mendi-gizona bera dan bezela, batere estalki gabe, anima guztia garbiro ikusten zaiola.
Nai ta naiezkoak dira Euskalerriko azokak eta ongarriak gañera uri ta etxadi askorentzat, baño ta demak? Ez ongarri, ez nai ta naiezko, baserritarren gogokoak izanarren.
Bai gogokoak, bai orixe. Eztago dema bezelako akullurik nekazaririk txepel, nagi ta geldoena dendatzeko. Naiz dala aberien ari topeak, ollar borroka edo idi dema, naiz dala gizasemien zama jasotze, lasterketa edo aizkora jolasa, oso aurretiaz jakin oidute noiz, nondik, nortara edo non, zeintzuk eta zergatik izango duten demaren