Orrialde:Garoa (1912).pdf/93

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

iraindu[1], ollanda ta ollaskoak otarretan edo lurrean zabal zabalik; oial, txapel, zapata, galtzerdi, mantar, soka, abarka larru, kopetako, paela, tupin, pertza, lai, sega, itari, atxur ta aizkorak mai gañetan, edo agatxoetan esekita.
Emakume saltzalle ta erosleak, jarrita edo zutik, ari ziran ekiñean beren gauzak gora jasotzen edo bera bota naian, era ta gogoa zetorkien bezela.
—Zer? Eztakitala nik gaztaña zer dan uste aldezu? Au ezta bizkai gaztaña, au amalatz erdi ustela da.
—Jas! Orire esan. Gaztaña zindoagorik...
—Eta au zindoa alda?
—Bat edo beste eztu ezer esan nai, emakumea. Bai, kendu zaiozu azala, ikusi zaiozu mintza. Gurean eztago amalatzik, gurean bizkai gaztaña, ibarbeltza ta txapardoa baño besterik ezta.
—Zerori zera zu naikoa txapardo. Tira, danak eramatera, zenbatean emango dirazu?
................................................................

  1. Ollar iraindu=Capón.