Orrialde:Garoa (1912).pdf/98

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Bai, bai. Onek esnea iturriak ura bezela ematen du. Jokatuko nioke edozeiñi eztala gaur Mondragoin onek aña esne ematen duan beirik sartu.
—Zenbat pitxarro?
—Amar baietzean emango nuke.
—Aita San Antoniok bedeinka dezalata, ederra beia.
—Izugarri!
Orrelako izketak zeuzkaten abelgorri tartean zebiltzan baserritarrak. Jo batera ta jo bestera, elerik egokienen ondoan gelditzen ziran geienbat gizon pillatxoak, beren iritziak esaten ta auzokoen aberastasuna ikusten. Ta nolako alaitasun ta arretaz ikusi! Ele aurrean jarri, ankak jaso erazi, kopetan atz egin, atzetik begiratu, lepoan ikutu, mokorrean igortzi, bizkarretik paparrera neurtu, aurtxoak oidiran gisara itz gozoz palagatu, musua eman ez beste guztiak egiten zizkaten. Askotan esan oidegu, ta egiaz, gure baserritarrak ukulluko beiari txit samur begiratzen diola; baño ezta batere miraritzeko gauza: beia da, nekazarientzat, lanerako lagun indartsua, osasungarrizko janaria ematen dien aberea, etxe askotako onda-