zar bat oso narrasean eroiazala —ai ene Jesus!
—Ee, Tramana, begiraaa! —deadar egin eutsan atzetik eiuan beste emakume argal, zimel, azurtsu batek, leio erdika bat goitik bera egan etorrela ikusirik; eta aurrekoa, okerkera ta gorutz begira alderatuten asi zanean, piper poto mallatu baten estropozu eginda, jausi zan surrez aurrera, bere alboan leio erdikea leiarren zidar-ors tintintsuagaz zatitu zanez batera.
Atzekoari barre gura andia etorri jakon, baña kalean luze egoanari begiratu bat emonda, ezebala miñik artu igarri eutsanean,
—Auxe da andia, nai aña barre egiteko astirik bez, —esanda, jarraitu eban bere bidetik, arin-aringa.
Jagi zan atso lodia, jantzi eban obeto oñetik ia urtenean eukan bere abarketa bakarra, esku autsez beteak igortzi zituan mokor ondoan, da artu eban len eroian abiadea, mar-mar bere artean jardunaz:
—Zeri barre egin bear ete deutsa gero berorrek, zantar zikin orrek? Brix izango zara zu beti be, erriko aize zoro gangarra. Orraitiok o...
Itxas aldera eldu zanean aztu jakozan bereala jardunbear danak. An egozan ordurako ia errian ziran gizadi guztiak. Emen erriko abade nagusia ta ondo jantzitako gizon bizardun baltzeran zabalote bat, betaurre luze luzetik, txandaka,