Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/51

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

koa bardiñean jarten dira arrantzaleak; abadien urrengo, erriko buru edo alkatea ta beste udaletxeko gizonak, uriko soñularien aldrea edo Armonía de Arranondo, mutiko batek gora jasoten daben sedazko oial zuriak erderaz diñoanez, bada erderea Aitorren izkuntza garbia baño polit eta andikiagotzat dauke Euskalerrian bizi diran sedazko oialzaleak.

Baselizara abadeak eldu orduko, ezta txikia baña barru ta landa ondo betea egoten da guztia, ta udaletxeko gizonak euren aulkiraño sartutakoan, berealaxe asten da mezea. Ta ez gero bertanberakoa. Andre Maria egunerako ia illabetean ibilten dira meza barriren bat ikasten Arranondoko ereslari guztiak, erbestetarren aurrean zerbait badirala erakusteko gurariagaz alkarganaturik, eta egia esateko, ondo erakusten dabie urtero. Itzaldi edo sermoia barriz onenetakoa izaten da, bada egun orretarako inguruetan danik itz leun da garbieneko abadea billatu oi daroe. Izerditan da lurrunetan egoten dira elizeak artu aldituan gizaldrak eta geiago, zutiñik, begi ta belarriak esna dituela, mezeari begira ta erestokikoen deadarrak eta irakastegikoaren esanak gogoz entzuten.

—Mutillak —esaten daue, piperra baño gorriago ta buruko ule guztiak tente dituela elizatik urtetean,— axe da eztarria, eztul bat be eztau egin.

Ezta izaten arranondotarrak zeñegaitik diño-