Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/52

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

en itandu bearrik, danak eukiten dabie gogoan gauza bat: erbestetik erakarri dan sermoegillea.

—Eztauka jakituria makala, areik gauza guztiak buruan gordeteko.

—Ta eztul bat bez, gizona, eztul bat be eztau egin.

Au izaten da gauzarik onena Arranondoko izlaria izateko: eztulik ez egin bear.

Baserritarrak ostera, danari irizten dautsie ondo, baña batez be eresi edo kantuari.

—A! Zer soñu ederrak jo dituen! —izaten da euren lenengo esan bearra.

Elizkizuna amaitu ondorean, gazteak aldazberan akitika, toki guztietan oi dabien legez; emakumeak buruko oial baltzak tolostuten; gizonak taketa baño gogorragoko atzamarren artean zigarro bat egiñaz; da guztiak ikusi daben elizjaiaren gañeko jardunean, jaxten dira arranondotarrak euren etxietara. Etxean beti geldituten da norbait meza nagusitara barik, etxeko andrea geinetan, sukaldeko topiña lapikoari begira, ta, elizatik datozenok zamau zuria mai gañean zabaldurik, ogi andi bat egal batean, ardao bonbil da ur txangilla ogiaren ondoan edo lurrean da burdiñazko lauortzekoak eta kollarak mai-jira danean ipiñita billatuten ditue. Jarri ta jan baño besterik eztaue, bada, izaten. Batek ebagiten dau ogia, beste batek ardaoa emon, da ogi errotadak[1] aidean da edanontzia eskutik eskura ibilten

  1. Gastelarren==ruedos.