dira. Iñok eztau auzoko jatunen nazkatasunik eukiten, bada eskutur maukiagaz ezpanak igortzi ezkero. garbi doa gauzea.
Ta olantxe, janaz da edanaz, algaraz da barrez, da antxiñetako ipuñen batzuk alkarri gogoratu eragiñaz, joaten jakoez Arranondoko arrantzaleai atsedeneko ordu zorionekoak. baserritarrai eurenetan joaten jakoezan legez.
Baña, len be esan dot eta, batzuetatik bestietara beti dago bardineztasun andia. Itxas errikoak, gitxiago jan da be, geiago jan dabiela esan leike, eurak agertuten daben pozari begiratu ezkero: euren miña, olango jaietan batez be, baserritarrena baño azkarragoa da ta... lotsagaldukotxuagoa, zoliagoak euren beso ta ankak, garbiagoa euren begiradea, andiagoa euren emon naia, sakonagoa euren barruko poza: koipea ataraten deutsie jai egunari, eurak diñoen legez esateko. Baserritarrak patxada geiagokoak dira jaten, edaten da izketan; eztira ain lotsabageak, eztirudie ain argiak, eztirudie ain emonkorrak, askotan argiagoak eta emonkorragoak izanda be. Baña danak alkar ondo artzen dakie ta adiskidetasun onean igaroten ditue alkarregaz ordu luzeak.
Juan be luze joaten dira gaztientzat, bada gazteak maian baño kaleko soñu ta olgeta edo jolasetan geiago euki daroe euren gogoa. Jolasak arpegi bi badaukaz gitxienez: gaztearentzat, gozo, bigun, maitegarrizko, dizdirazi, beti kiñuka ta deiezka dagokona; zarrarentzat, epel, motel, ganora ta erakarde bagekoa; gazteari jolasaren