Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/160

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 141 —

duzu artho-egitetako, horrek erran-nahi du gizon ez-achola zarela.
Nor da ez-achola gauza batetako, segur da ez-achola dela hainitzetako.
Halakoak ez-du onthasun erosteko lanik, bizirik-ere berrebun urthe.
Gizon behar guziak ez-dira baitezpada alferrak eta acholagabeak. Enultasuna eta tontotasuna gaitz gaichtoak dira etchean, eta hainitz jasanaraztea diote laborariari.
Gizon bat ikhusten baduzu chuhurra, ostatuetarik urrun dagoena, bethi bere lanetan, eta halarik ere bethi erromes, harek badu nonbait hutsa. Harek ez-daki edo lanean, edo lanaren baliarazten.
Bere egitekoetan gaizki dohana begira bedi ongi-dohanari; segi