Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/161

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 144 —

Belharraren erroetara heltzen ez-den ongarria, pharte on bat galdua da. Erroak joko dituen bezala ezar zazu.
Lurrak barna irauli behar du, eta irauli aintzinean hedatzen den ongarritik pharte bat barnegi sartzen da.
Nik nahi nuke irauli ondoan,eta mokhorra jo aitzinean, ezarri ongarria. Hola neurri on bat har laite.
Semeak. Ez-da ordean lana hain errecha.
Aitak. Ene semea, etzaitezela errechketa ibili; ibil zaite onketa.
Ongarriak ez-du izan behar ez-barnegi , ez-kampotik eraintzetan. Belharraren erroetara egon behar du, aichtian erran dudan bezala.