Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/162

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 145 —

Laborariak hortarik ezagutuko du zer neurritan sarthu nahi den ongarria.
Akhabatzerakoan , mintzatuko natzaizu ongarri berdeaz.
Toki batzuetan, suge-ilharra edo artbo beltza, Frantsesek sarrasin deitzen dutena, eraiten dute ogi-ondoan; bertze batzuetan, sekhalea, baba edo bertzerik oraino.
Loratzen direnean belhar horiek, ehorzten dituzte, lurra irauliz; eta gero hekien gainera eraiten dute arthoa edo bertze zerbait.
Holetan lurra ontzen da, harroago dago eta ez-da haimbertze ongarri,
Semeak. Etzait iduri lurra ham-