Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

UT PICTURA, POESIS

Margolariaren edo pintatzaleen antzera olerkaríak, ere, bertso-gaiak apainduta eta txukunduta, gogoaren begi auŕean azaldu bear dituztela, esaera zaaŕak dio. Uŕutiko mendiak urdiñez jantzi, aran eta zelaiak orlegiz apaindu, baseŕiak telatu goŕiaz estali eta argi alaia, zuri garbiz, egi itxura emateaŕen magolariak asmatzen dun bezela, olerkariak ere urdiña, orlegia, goŕia eta zuria antzeko gaiak erabili beaŕean dago, irudiei ipintzeko. «Olerkarien margo motak, itzak dira. Itzen bitartez, gai eder eta politak gure almenean bizi azi bear ditu. Au egin ezik olerkaria danik ezin iritzi oiala garbi eta margoak eskuan eukitzeagatik, bakaŕik, margolaria ez deitzaigun bezela». [1]

Otaño'ren olerkietan gauz atsegingaŕi eta edertasunak aurkitu ditugu. ¡Ain egoki olerki gai guzia, egíantza emanaz, apaintzen ditu! Egiz, margolari azkaŕa dala aitortu leike. Auxe Otaño'ren

trebetasun talogaŕiena deritzaigu, «Aiton gizagaixoa» olerkian erakusten digun zaaŕa, bide baztaŕian exerita, ez ote degu begi auŕean ikusten? Guda

  1. Estética, Benedito Croce