Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

prozesu gisa. Zentzu horretan, Sortuk demokraziaren zentzu liberal eta ordezkaritzazkoa gainditu eta demokrazia armoniko gisa ezagutzen denaren aldeko apustua egiten du: hiru demokrazia mota dialektikoki eta eraginkortasunez artekatzen dituen antolaketa eta gobernu sistema : ordezkatzailea, parte hartzailea eta demokrazia zuzena, beti azken bi horien pisua handitzeko helburuz, eta lehenarena murriztuz; demokrazia parte hartzailea eta demokrazia zuzena emantzipazio pertsonal eta kolektibo handiagoari atxikitzen baitizkiogu. Azkenik, Sortuk erabakitze-eskubidearen aldeko apustu sendoa egiten du, zeina baita sakontze-errotze demokratikozko prozesuaren lanabes eta adierazpiderik behinena.

  1. Sortu erakunde iraultzailea da statu quo-a (zapalkuntza nazionala, soziala eta generozkoa) errotik aldarazi nahi duelako, prozesu eraldatzaile oso baten bidez (prozesu independentista eraldatzailea). Prozesu horrek lege aldaketa eta aldaketa instituzionalak, herri mobilizazio hazkor eta desobedientzia zibil eta instituzional masibo arekin konbinatu behar ditu, euskal errepublika sozialki aurreratua eraikitzeko fase politiko honetan eta sozialista ondorengo faseetan. Sortuk ez du iraultza amaieragertakizun gisa begiztatzen, baizik eta prozesu askatzaile gisa, zeinean gaurdanik hasten baikara eraikitzen eta gozatzen, herri-boterea eta subiranotasuna egunetik egunera irabaziz. Bestetik iraultzaile ororen zeregina da boterea edo Estatuaren gidaritza hartzea, hau komunaren monopolio gisa ulertuta. Ezker Abertzaleak ezin dio uko egin Estatu propio bati gauzen egoera aldatzeko tresna gisa, baina parametro guztiz ezberdinen gainean eraikitzera behartuta dago, ez dadin estatu zapaltzaile zaharren birsortze hutsa izan.
  2. Sortu errepublikarra eta konfederalista da, aldezten duen estatu-era, lehen urratsean bederen, izaera konfederaleko errepublika bat baita, edo, zehatzago esanda, euskonafar errepubliken konfederazio bat (Nafarroa Garaia, Ipar Euskal Herria, Mendebaldeko Foru-Lurraldeak -Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).
  3. Sortu Euskal Herriko klase eta sektore herrikoien zerbitzurako erakundea da, horiek baitira independentzian eta sozialismoan benetan interesaturik dauden bakarrak.
  4. Era berean, Sortu ez da abangoardiako erakunde politiko bat, eta are gutxiago erakunde oro-zuzendari bat, zeineko militanteek dena zuzentzeko irrika leukaketen, eta ororen kontrol osoaren obsesioa, dela Sorturen beraren barruan, dela beste erakunde batzuekin edo jendartearekin berarekin era genitzakeen herri-mugimenduen, fronteen edo blokeen barruan. Alderantziz: Sortuko militantziak jendearen protagonismoa eta partaidetasuna hauspotuko ditu erabakiak hartzerakoan, partaide den ekimen eta antolaketa-gune guztietan, berorien autonomia ardura osoz zaindu beharreko baliotzat errespetatuz eta errespeta-araziz.
  5. Sortuk mundu osoko ezkerreko eta askapen nazionaleko mugimenduen esperientzia teoriko-praktikotik edaten du, eta marxismoa darabil errealitate soziala analizatzeko