Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da
  1. Beraz, Sorturen erronka, gaur egungo fase politikoan, atxikia dago proiektu independentista eta eraldatzailea hegemoniko bihurtu beharrari, hegemoniatzat ulertuz roiektu hori jendartearen gehiengo zabal batek onartzea eta bereganatzea; eta halaxe izatea, hain zuzen ere, esan berri dugunez, Euskal Herrian gaur egun dauden hiru espazio juridiko-administratibo horietako bakoitzean.
  2. Horretarako, Sortuk utopia balioetsiko duen praxi politiko bat garatu behar du, ikusaraziz badugula proposamen politiko gauzagarri bat: Euskal Errepublika. Proposamen bat, independentzia, justizia soziala, genero-berdintasuna eta demokrazia partehartzailea bateratzen dituena, tokian tokiko esparrutik nazio osoareneraino.
  3. Inork ez ditu bere pribilegioak edo bere izaera esplotatzailea borondate propioz uzten. Horrek behartu egiten gaitu beligerante izatera kapitalismoaren eta beronen estaldura ideologikoa den neoliberalismoaren aurka, eraldakuntza sozialen premia agerian jarriz; eta behartzen gaitu Estatu Espainiarrari eta Frantsesari demokratikoki aurre egitera, deskonexiorako eta euskaldunontzako estatu propio baten eraikuntzarako aurretiazko urrats gisa. Gainera, behartzen gaitu geure programa politikora izaera aldez edo moldez aurrerazale eta eraldatzaileko borroka-gai sozial guztiak eranstera: feminismoa, ekologismoa, berreuskalduntzea eta giza eskubideen defentsa; baina baita beste zenbait iharduki-gai ere, itxuraz hain munta handikoak ez dirudiketenak, hala nola laikotasuna (bizitza sozial eta erlijiosoaren bereizketa), bakezaletasuna (gerraren aurkakoa, sekurokratismoaren aurkakoa, armamentu-lantegien ekoizpena bestelakatzearen aldekoa) edo nazioarteko elkartasuna (internazionalismoa, errefuxiatuen harrera, laguntza internazionalerako lankidetza edo Tobin tasaren esleipena, etab).

SORTUREN EGINKIZUNAK

Ezker Abertzalearen kohesioa eta zuzendaritza

  1. Lehentxeago esan bezala, Sortu Ezker Abertzalearen ildo politiko orokorraren eztabaida- eta erabaki-esparruan kokatzen da, haren erreferente politiko nagusi gisa.
  2. Horregatik eta horretarako, Sortuk onartzen eta bere egiten du Ezker Abertzalearen proiektu politiko historikoa, baita beronen orientazio estrategiko birmoldatu berria ere, eta hitzematen du bermatuko duela bere mugimendu-izaera:
  • LAB eta Ernai aintzat hartuz mugimendu horren partaide gisa, bataren zein bestearen autonomia errespetatuz bakoitzaren jarduera-eremuan.
  • dagoeneko adierazia dugun bezala, antolaketaren eta jokabidearen aldetik,