Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

eginkizunik behinenetariko bat. Horretarako, ezinbestekoa da:

  • EH Bilduri eta EH Bairi protagonismo mobilizatzaile eta mediatiko gehiena aitortzea.
  • EH Bildu eta EH Bai militantez hornitzea. Sortuko kide orok aldi berean EH Bilduko

eta EH Baiko kide izan behar du.

  • EH Bildu eta EH Bai koadro politikoz nahiz instituzionalez hornitzea.
  • EH Bildu eta EH Bai planteamendu politikoz eta programatikoz hornitzea.

Eta hori guztia egitea tentazio oro-zuzendari, abangoardista eta/edo uniformizatzaile orotatik at. Sortuko militantzia osoak erabat gogoan eduki behar du beti ezen EH Bildu eta EH Bai, ideologikoki eta politikoki aliantza plural bat direnez gero, ez dela eta ez direla izan behar Sortu (bezalakoa). Pluraltasun hori zaindu beharra dago ardura osoz, non nahi ez dugun EH Bildu edo EH Bai “Sortu Zabal” bat bihur daitezen.

  1. Hala eta guztiz ere, prozesu independentista-eraldatzaileak lankidetza-espazioak beharko ditu nahitaez (mobilizazioari begira, eta are lehia elektoralari eta instituzionalari begira ere), EH Bildu eta EH Bai zein aipaturiko Fronte Zabal hori bera baino ere zabalagoak, hala nola den, adibidez, Nafarroan aldaketaren aldeko lau indarrek lortu zuten akordio programatikoa, edo hala nola izan litekeen, beste adibide bat jarriz, EAJri, nahiz Podemosi, edo biei batera, egin lekiekeen eta egin zaien lankidetzaproposamena, EAEko erakundeak burujabetzaranzko eta aldaketa sozialeranzko prozesu baten zerbitzura bideratzearren.

Taktika eta estrategia. Prozesu Independentista-Eraldatzailearen diseinua.

  1. Sortuk bere burua eratu beharra du politikoki antolaturiko pertsona-talde baten gisa, zeinak gai izan behar duen, emantzipazio nazional eta sozialaren bidean aurreratzearren, estrategiak eta taktikak diseinatzeko, horretarako ongi begietsiz eta aztertuz herri-mugimenduaren eta aktibismo sozialaren, borroka instituzionalaren eta ideien gatazkaren ahalbideak.
  2. Ezker Abertzaleak beti konbinatu izan ditu epe luzerako helburuak unean uneko edo berehalako planteamendu nahiz borroka taktikoekin. Ez dago kontraesanik, berez, helburuko azken emantzipazioaren eta egunean eguneko errebindikazioaren artean, berehalako hobekuntzen aldeko borrokak ez baitakarkio kalterik, inola ere, borroka nagusiari. Narriadura sozial eta nazionala berehalako helburu eta hobekuntzen bila borrokatuz ekiditen saiatzea eta azken buruko emantzipazio osorantz aurrera urratsak egitea ez dira bi jarduera uztarrezin. Aitzitik baizik: helburu eta hobekuntza unean-