Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/20

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

uneko horiek bidea urratzen dute, eta proiektu politikoa egingarri bihurtzen.

  1. Honela bada, Sortuk pentsatu, birpentsatu eta taigabe elikatu behar du gogoeta estrategikoa, baina gai izan behar du, aldi berean, estrategia hori ekimen politiko zehatz eta berehalakoetan mamitzeko, horrela bakarrik ahal izango baita jokaleku politikoa aldatu eta horrela bakarrik aukerak baliatu, azken finean estrategia horretantxe baitatza: aukerak baliatzeko gaitasunean.
  2. Azkenik, Sortuk pentsatu beharra du, baina ez bakardadean, gai izan behar baitu bere militantziarenaz baino askoz urrunago doakeen pentsamendu kolektiboa jasotzeko ere. Eta, horretarako, gainerako eragile politiko, sozial eta sindikalekin, herrimugimenduarekin eta, oro har, jendearekin, elkar-ekin beharra du.
  3. Nolanahi ere, gaur egungo fase politikoan, Sortuk prozesu independentista eta eraldatzaile integral bat oldoztu behar du, baita berori burutzeko behar diren baldintzak, ekimenak, aliantzak eta biderako lanabesak zehaztu ere.

Ideien borroka

  1. Sortuk deliberatuki ekin eta eutsi behar dio ideien borrokari, bere eginkizunik behinenetarikoa baitu, hain zuzen ere, subjektu herritarraren kontzientzia-maila etengabe igoaraztea, beronen esku jarria baitugu erabat prozesu independentistaren protagonismoa.
  2. Zentzu honetan, ez zaigu aski, inondik ere, prozesu independentista eduki sozialez hornitu nahi izatea, baldin eduki horiek zuzenduak zaizkien pertsonek – gehientsuenek, bederen - ez badituzte berentzakotzat hartzen. Horregatik, irizpide independentista eta sozialdun kontzientzia sorraraztea dugu prozesu independentistak aurrera egin dezan eginkizunik premiatsuenetariko bat.
  3. Edonola ere, jadanik esana dugun bezala, Sortuk pentsatzen du EH Bilduri eta EH Bairi dagokiela protagonismo mediatikoaren parterik handiena, eta, ondorioz, egokiago deritzo bere adierazpide mediatiko-komunikatiboak noizbehinka bakarrik eta kualitatiboki benetan esanguratsuak direnean egiteari, adierazpideok areago gogoeta eta ekimen estrategikoei eratxikiz, eguneroko gorabehera politiko-instituzionalen jarraipenari baino.
  4. Bestalde, bere zeregin kontzientziarazle horretan, Sortuk gai izan behar du etika eta praxi militante koherenteak eta elkar-osagarriak artikulatzeko. Sortuko militanteek aldarrikatzen dutenaren arabera saiatu beharra dute bizitzen, diskurtso hutsa hutsal gertatuko ez bada. Izan ere, herri eta jendarte demokratikoa ari baldin bagara proposatzen, gure jokabidea ere halakotzat behar da hautemana izan; gardentasuna beharresten badugu, garden behar dugu izan; eta mundu solidario baten alde gaudela