Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/21

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

badiogu, lehen lerroan egon beharra ere badugu, guri bigarren mailako iruditu arren, beraietan inplikaturik dauden pertsonentzat garrantzi ezin handiagokoak diren hainbat eta hainbat kausa solidariotan. Baina hori dena jokabide purista geldotan trabatu gabe eraman behar dugu aurrera, beti gogoan harturik ezen ezinezkoa dela kontraesanik gabe bizitzea, eta begien bistatik sekula galdu gabe ezen gure helburua egitura sozialak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak aldatzea dela, eta hori, sinpleki, guztiz gauzaezina dela norberaren aldaketa pertsonal hutsaren bitartez.

  1. Azkenik, Sortuk pentsatzen du, eginkizun komunikatzaile eta kontzientziarazle horren baitan, harreman pertsonalak guztiz erabakigarriak direla, guk ez baitugu gure alde hedabide handien inolako estaldurarik, eta gainera uste baitugu ezen atxikimendu afektiboa hedabide horiek baino ahaltsuagoa izatera iritsi datekeela azken finean. Horregatik, Sortuk lortu nahi luke gure militante bakoitza izatea, nolabait esan, Sortu osoaren bozeramaile, hau da, militante guztiak bihurtzea halako terminal komunikatzaile eta kontzientziarazle bana.

Dinamika Aktibista Propioa

  1. Esparru mobilizatzailean ere protagonismoaren gehiena EH Bilduri, EH Bairi eta herri mugimenduei egokitu behar zaiela baderitzogu ere, Sortuk apustu egiten du dimentsio edo dinamika mobilizatzaile edo “aktibista” propio bat ere antolatzearen alde, zeina, definizioz, Sortuko militante ez diren pertsonentzat ere zabalik legokeen. Eta hori ideien borrokaren zerbitzura preseski, eta, orokorki, Sorturen ildo politiko orokorraren zerbitzura, atxikimendu-mekanismo eraginkorra suerta dadin Ezker Abertzaleko sektore zabal ugari erakartzeko, pertsona horiek, dimentsio hori gabe, beren ekarpen militantea egikaritzeko espazio egokia falta izango bailukete.
  2. Bestalde, dinamika mobilizatzaile edo “aktibista” horrek integrala behar luke izan, ez baita gai edo arazo hertsiki politikotara mugatuko (torturaren salaketa; euskal preso, erbesteratu eta deportatu guztiak etxeratzeko eskakizuna; Euskal Errepublika baten errebindikazioa, etab.), baizik eta baita hedatuko ere beste hainbat gai edo arazo sozial, ekonomiko, kultural, herrien arteko solidaritateari buruzko, eta abarretara. Era berean, geureneko dinamika mobilizatzaile edo “aktibista” horrek, zenbait kasutan, aldez aurretik hausnartu eta/edo planifikaturiko gogoetei edo jarduera-lerroei erantzungo die, eta, beste zenbaitetan, aldiz, men egingo die abagunearen beraren eta/edo uneanuneko eztabaida-gai gorienen baldintzei. Azkenik, geureneko dinamika mobilizatzaile edo “aktibista” horrek, zenbaitetan, kanpaina komunikatzaileak eta/edo mobilizazio iraunkorrak antolatzeko premia sortuko du, eta, beste zenbaitetan, errebindikazio- edo protesta-ekintza zehatz eta puntualen bat edo beste, besterik gabe. Nolanahi ere, eta hau azpimarratu beharra dago, edozein mobilizazio edo ekintza “aktibistak” gogoetaeta planifikazio-aurrelana beharko du, baita ildo politiko orokorrarekiko estekadura egokia ere, non eta aktibismo hutsaren segadan erori nahi ez dugun, praktika hau,