Edukira joan

Laborantzako liburua/Eraintzen egiteko moldeez

Wikitekatik

XII. Eraintzen egiteko moldeez
pages 86-90

XII.

Eraintzen egiteko moldeez.

Aitak. Azko moldez erain daite hazia.
Semeak. Zer! ¿ez-da guzietan hemen bezala egiten?
Aitak. Ez segurki. Badira hazi eraileko tresnak , bihi jotzekoak, bihi garbitzekoak eta bertze hainitz.
Hazia ongi eraitea ez-da gauza gutia; erran ere baditake badela laborarien artean eraile tcharrik, beren lana ezagutzen ez-dutenik.
Gure tokietan, beso zabaletik egiten da eraintza; eta lan hori ontsa egitekotzat , ez-da gai edozein gizon.
Errailea ez-bada ongi ohitua bere lanari , ez-du orotara bardin hedotuko hezia
Bizkitartean eraiten hasi gabe, ofizioa ezin ikas daiteke. Zuk ere ikhasi behar duzu eraiten, zeren zahartzen hari naiz. Aroa ethortzen denean, lagunduko zaitut, zure hutsak estaliko ditut; eta atzartasun ekhartzen duzularik, eraiten ikhasiko duzu, ezintzen naizeneko.
Semeak. Aita guziek hola egin behar lukete. ¿Eta nola eraiten da tresnekin?
Aitak. Ogia erain nahi laiteke lerroka arthoa bezala. Lan handia da ordea, eta gizon antzekuak bermatu direa kausitzera tresnak eskuak baino zalhuago biliko direnak. Asmu bat baino gehiago egin izan dute hortarakotzat.
Asmu hekiek guaiak, ez-direa arren bardinak, oro elkhar iduritsuak dira.
Orok badute hazitegi ttipi bat, chilho batekin, hazia jaustera uztekotzat.
Gauza segurua da holako tresnarekin hazia bardinkiago hedaturen dela beso zabaletik baino.
Duela urte guti, Bayona hegian, Hiriburun egotu izan da Hugues deitzen zen jaun bat. Bere bizi guzia laborantzarekin borroka eraman izan du, egin ere ditu asmu onak. Hekietarik zen tresna bat, erailea deitzen dena. Noiaeta-ere eta-ere lurra aphaindua baitzen , sartzen zen landan bere tresnaren gainean jarnrik. Tresnak bazituen hortzak erreken egiteko ; zuresko kopa batetik erortzen zen hazia , eta phala batzuek estaltzen zuten.
Semeak. Hori ederra da, ezen hola bardinki eraiten da , ez - da hazi galdurik eta lana ere ttipitzen da.
AITAK. Egia diozu, ene semea. Bainan tresna hura ez-da urrurik, ez-eta tokiaren gainean. Bertzetarik erakharri behar laiteke. Eraintza ttipiak dituen laborrariak ezin eros dezake.
Egungo egunean, Frantziako laborantza handi guzietan badira halako edo halatsuko tresnak. Ongi on laizteke hemen ere. ¡Bainan gutharteko laborari ttipiek nola eskura dezakete ? Aberatsek erakhar balezate , bertzeek ere orduan bidea idekia luteke, moltchoka elkhar hartuz, halako tresna bat phartzuer erostekotzat.