Laborantzako liburua/Xitxuriez eta golderik hobeenez

Wikitekatik

VI. Xitxuriez eta golderik hobeenez
pages 52-57

VI.

Chitchuriez eta golderik hobeenez.

Semeak. Barda erran darotazu egia bat handia; Eskal-herrietan baino laborantza hoberik nihion ez-balitz, gosearen beldur izateko laitekeela. Damu handia hartu dut solas bortaz ¿eta bizkitartean nola ukha? bethi bihi eskasez gaudezinean.
Aitak. Lanak eta arthek sendatuko dute gure gaitza. Jo dezogun bihotzez lanari.
Huna beraz nola behar zaren abiatu. Hasteko, landari ematen diozu arhaldi bat atheratzekotzat ongi zikhinak oro.
Gero hedatzen duzu lurraren gainean hiratze idor, lasto edo othe aphur bat, eta su ematen diozu.
Hortarik heldu dira bi on.
Behinik behin , hazi gaichtoak erretzen dira asko marmutzekin eta iraulpena errechten, belhar tzarrak goan direlakotz.
Bigarrenekorik , hautsa da onkhailu hobeenetarik bat, zeren lurra ernatzen baitu, hala nola arno chorta batek gizon nekhatua.
Semeak. Irauldeko goldeak ez-dira guziak bata bertzea iduriak. ¿Zein da golde motarik hobeena?
Aitak. Eskal-herrian ikhusten direnetan, hobeena da abareta deitzen dena, zeren barna iraultzen baitot.
Badira Frantzian bertze asko golde mota-ere. Hunat agertu direnetan abareta da pare gabea zelhayetako.
Hemen , gehien toh^ietan ikhusten ditut golde-pikoi batzu lurra achaletik deramatenak. Bai, lana errechago da, bainan ogi, arthoak ere errechkiago eramaten dira, gutiago delakotz.
Ene semea, utz zazu tresna tchar hori, eta bertze zembaitek bezala, har zazu abareta; orduan segurago dukezu zure lanaren saria.
Semeak. Abareta ordean ezin-erabil daiteke patarretan.
Aitak. Abaretak baditu neurri bat baino gehiago, eta nahi den heinera erakhar daiteke.
Abareta ezin erabil daitekeen tokiak, chutegiak dira lantzekotzat.
Toki chutetan badira errekak, erreketan maiz ura bada. Ur hartarik ez-da chorta bat ere galtzera utzi behar; bazterrera aldaratu nahi da, sorhoak patarretan egitekotzat. Maldetako belharrak du indarrik gehiena. Bertze aldi batez mintzatuko natzaitzu zorhoen egiteaz.
Gainerakoan, patarrera urik ezin erakhar badezakezu, eta abareta ere ezin ibil, orduan bakharrik onhesten dut golde zaharra, luzerna egitekotzat
Ez-egin halakoetan ez ogirik ez arthorik. Halako lurrak nekhe alfer emateko dia: uri handienek larratzen dituzte; eta lan asko erabilirik-ere, han bethi haste da. Balio duen tokian behar da bermatu.
Patar gaichtoetan, arbolak du ematen hobekienik; hastapenean ongi arthatuz, oihana nausiarazten bada.
Semeak. Gaur behin erran izan darotazu chitchuriak egin behar direla. Aditzea badut bizkitartean ez-direla bethi on chitchuriak.
Aitak. Badira bi chitchuri mota. Bata nik erran dodana, zeinetan lur achalean erretzen baita zizkira, hiratze pochi batekin.
 Chitchuri mota hori ezin jasan dezakeen lurra, arras da larrutua eta luzez alfer utzi beharra. Guti eta guti da halakorik. Achaleko chitchuria on da bertze guzietakotzat
Zothaleko chitchoria ez-da oro-bat. Hori egiten da ondoa barna duten lur gizen, zikhin ekhartzaile-handi direnetan.
Guk egiten dugu larreak lantzen ditugunean. Bainan larre mehe idorretan egiten dutenek, uste baino balentria ttipiagoa egiten dute. Lau urthe gabetanik, urrikituko zayote. Hekien lurrak ez-du ordukotz deusere ekharri nahiko.
 Achaleko chitchuria on da.
 Zothalekoaren gainean, ongi begiratzea zuhurtzia da, zeren baituke lehen bi urtheetan ondorio ona eta gero tcharrenetarik, ez-bada luhumenda onik egiten.